Logo Innova

Produktuak

ArgoGure sistemetan gehien eskatzen digutena. Argok WiFi konexioa ematen du 30 metroko erradioan. Besterik gabe korrontean konektatu eta, 5 minutu baino lehenago, ARGO abiarazi egiten da, bere konexioa automatikoki egiaztatzen du eta gure urruneko jarraipen sisteman txertatzen da. % 100 konfigura daiteke, bezeroaren eragiketa beharren arabera. QoS, transakzioen jarraipena, aplikazioen optimizazioa eta abar...

HidraHIDRA Interneten konektatzeko hainbat teknologiaren euskarri izateko sortu zen: ADSL, 3G, 4G, HDSPA, satelitea, FTTH, zuntz iluna eta abar. Karga balantzatzeko duen sistemak esparruko konexio teknologiatik burujabe izateko aukera ematen du, eta hainbat operadorerekin eta sarbide metodorekin erabil daiteke. Ekitaldia Interneten konektatzeko moduaren oinarri eta giltzarria da, eta profesionalik zorrotzenaren beharrak bermatzeko konfigura daiteke urrunetik.

UlisesGure sistemarik indartsuena. HIDRAren urratsei jarraituaz, ULISESek kargaren balantza egiten du hainbat teknologia eta operadoreren artean, baina baina HA (High Availability) erabiltzen duten tresnak hartzen ditu bere baitan, eta tresna horiek tresna elektronikoen % 50 jausita ere zuzen funtzionatzea bermatzen digute. Erabilgaitasun handia, ezer gelditu ez dadin.

Pop Up sareakPop Up sareak iraupen gutxiko telekomunikazio egiturak dira. Denbora errekorrean eraikitzen diren sareak, eta, ekitaldia amaitutakoan, kendu egiten direnak. Sare horiek besterik gabe Internetera konektatzeko erabiltzen dira edota ekitaldiaren ekoizleak diseinaturiko balio erantsiko zerbitzu multzo bat sartzeko eraikitzen dira.

Enpresa Enpresa
Zerbitzuak Zerbitzuak
Produktuak Produktuak
Ekitaldien estaldura Ekitaldien estaldura

Innova Global telekomunikazioetan irtenbideak ematen dituen enpresa bat da, birak, kirol eta batez ere musika ekitaldien eremuan elementu teknologikoak garatu eta aplikatzen espezializatua.

Gure lanean nabaria da zerbitzuaren kalitatea, ekoizpeneko antolakuntza egituretara egokitzeko gaitasuna eta gure informazio teknologien sistemen fidagarritasuna, bai eta ezagutza ere sektorean urte askoan lanean hartutako esperientziaren ondorioz.